Gaur goizean HERRIAabian! Aldaketa Sozialaren Aldeko Herri Plataformaren aurkezpena egin dute Euskaldunan. Plataforma hau gaur indarrean dagoen eredu ekonomikoa eta bertan sakontzen duen krisiaren eragina pairatzen ari duten hainbat sektorekako pertsonak osatzen dute: langileak, sindikalistak, emakumezkoak, gazteak, migranteak, ikasleak, pentsionistak, nekazariak, garraiolariak eta ekologistak.
Plataformaren helburuak:
- Eredu kapitalista auzitan jarri eta bestelako Euskal Herria baten alde egitea. Guk ez dugu nahi kapitalismoa birfundatzerik, ereduaren aldaketa eta aldaketa hau gauzatzeko tresnak baizik.
- Aldaketa sozial horren funtsezko elementuak identifikatu, gizarteratu eta horren aldeko indar metaketa bultzatzea Euskal Herrirako herri alternatiba osatuz.
- Krisiaren aitzakian patronalak nahiz Gobernuak hartzen ari diren neurriak salatzea.